XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKUE AITA-SEMEAI AGUR

Txalogarriak alajaiña Euskaltzaleak, bazkunaren lanak! Ta auen artean ez gutxien urtera eratu oi duan Olerti-eguna.

Aurtengoa, VII Olerti-eguna alegia, Azkue'tar aita-semeen omenez izan da.

Ongi irabazita daukate auetxek Euskaltzaleak eta Euskalerri guztiak erakutsi dieten omena.

Antxe izan giñan gu ere, Lekeitio'n, Bagillaren 28'an.

Nola ez ordea? Aita Prantzisko Donearen seme alde batetik, Prantziskotar euskal-mixiolari jatorren ondorengo bestetik, oso begi atsegiñez ikusi bear guk olako jaiak.

Euskal-muiña, euskal-izakera, euskal-anima Azkue Jaunak bezin sakon ta maitetsu gutxik aztertu izan dute.

Aren Euskal-izti, iztegi, eres-sorta, esakera zar ta ipui ta erri-jakintza-gaien liburuak esandako onen agergarri bikain dituzu, irakurle.

Ta Prantziskotarrok beti errizale gaituzulako, txalo bero beroak jo bear olako gizonai.

Aita Prantzisko Donea Italia'ko erri-abeskeraren ta erri-olerkigintzaren aurrerazle bikaiñena ez al genduan izan? Beste guztiak olako gauzetan latinez ari ziran aldi artan, ark erriko izkuntzan eman zigun Eguzki anai jaunaren eresia.

Ta gure aurretiko euskal-mixiolariak Juan Mateo Zabala, Uriarte, Añibarro ta abar euskalari sakonenetarikoak ez al ditugu izan? Orain lan aundiak egiten badira ere, lendabizi bidea idiki zigutenen izenak Euskalerriak ez ditu ampacirc;ztuko.

Argatik guk, Prantziskotarrok, Aita Prantzisko Donearen seme ta gure euskal-mixiolari jatorren ondorengo geranok, Lekeitio'n azaldutako euskal-zale ta euskalari guztiakin bat eginda, euskal-gogoaren aberri dan Arantzazu ontatik, agur bero bero bat bialtzen dizutegu, Azkue aita-semeoi.

ARANZAZU illerokoaren idazleak.

Aita Fr.

Jose de Ozollo eta Aita Fr

Jose Antonio de Uriarte, Bermeoco Aita San Franciscuaren Colegijoco Misionistai; euren lenengoco misinoera urten ebenian, euren icaslagun eta adisquide EUSEBIO MARIA DE ASCUE.

Zuace ta erreizuez
Fediaren suagaz
Arimac dagozanac
Otz pecatuagaz:
Zuaze dozuela
Arguija ezpanetan
Ta ceruca bidia
Ceuen pausuetan.

Ez da diruagatic
Ponpac gaitic bere ez
Zuacena igaroten
Vicitzia nequez:
Ezpada biurtzera
Jaungoicuagana
Infernuco bidian
Aurquituten dana.